Haurren hizketa atzeratzearen inguruko hitzaldia

Guaixe 2023ko urr. 9a, 12:19

Urriaren 17an, asteartea, Maite Redondo neuropsikologoak 'Zergatik atzeratzen da haurren hizketa? Zer egin dezakegu horren aurrean?' hitzaldia emanen du, Altsasuko Iortia kultur gunean, Sakanako Mankomunitateak antolatuta.

Haurren hizketa berandutzea guraso eta profesionalek kezka handiz bizi dute. Hizketa modu eraginkorrean garatzeko gurasoen eta haurren arteko interakzioa funtsezkoa da, baina gero eta urriagoa da ahozko komunikazioa, eta horrek haurrengan ondorioak ditu. Areago, berandutze horrek pentsamenduaren garapenean eta haurren garapen integralean ondorioak ditu. Maite Redondo Neure klinikako neuropsikologoak Hizkuntzaren atzerapenaren arrazoiak eta konpontzeko gakoak azaltzeko Zergatik atzeratzen da haurren hizketa? Zer egin dezakegu horren aurrean? gurasoei eta hezkuntzako profesionalei zuzendutako hitzaldia emanen du urriaren 17an, asteartea, 18:00etan, Altsasuko kultur gunean, euskaraz. Izena eman behar da euskara1@sakana-mank.eus epostan.

Urriaren 24an, asteartea, 18:00etan, hitzaldia gaztelaniaz emanen du, Olaztiko kultur etxean. Bi hitzaliak Sakanako Mankomunitateak antolatu ditu, Altsasuko eta Olaztiko Udalen laguntzarekin.