Golden Apple Quarter taldearen azken abestiak

Guaixe 2023ko urr. 9a, 13:56

Urriaren 21ean, larunbata, 'a capella' talde ospetsuaren 'Vamos que nos vamos' ikuskizuna izanen da, Iortia kultur gunean.

Golden Apple Quarter taldearen lau hamarkadako ibilbidearen abestiak biltzen dituen ikuskizuna da Vamos que nos vamos. Hamarkada bakoitzetik abesti barregarri eta nabarmenenak aukeratu dituzte, eta urriaren 21ean, larunbata, 19:30ean, Iortia kultur gunean emanaldia eginen dute. Sarrerak 12 eurotan eros daitezke Iortia kultur guneko webgunean eta txarteldegian, eta emanaldirako hiru aste baino gutxiago gelditzen denean, sarrera gutxi gelditzen dira.