Mikologia jardunaldiak Altsasun

Guaixe 2023ko urr. 9a, 14:09

Mikologia erakusketa 2022ko Altsasuko Ferietan. ARTXIBOA

Urriaren 16an eta 18an, astelehena eta asteazkena, 'Setas de los bosques mediterráneos y de la Península Ibérica' eta 'El sorprendente mundu de los hongos y sus propiedades' hitzaldiak antolatu ditu Altsasuko Mikologia Elkarteak. Urriaren 22an, igandea, erakusketa eginen dute.

Udazkenero bezala, eta dagoeneko hogei dira, Altsasuko Mikologia Elkarteak mikologia hitzaldiak antolatu dituzte Altsasuko ferien bezperan. Hortaz, urriaren 16an, astelehena, 18:30ean, Manuel Becerrak Mediterraneo aldeko basoetako eta Iberiar Penintsulako zizak hitzaldia emanen du Iortia kultur gunean. Urriaren 18an, asteazkenean, 18:30ean, honddoen mundu harrigarria eta haien ezaugarriak hitzaldia emanen du Juanma Oliveirak. Bi hitzaldiak gaztelaniaz izanen dira. Altsasuko ferietako egun handian, urriaren 22an, igandea, elkarteak mikologia erakusketa eginen du Garbitokia eraikinean.

XX. Mikologia Jardunaldiak

Urriak 16 astelehena

18:30, Iortia kultur guneko hitzaldi aretoan

Setas de los bosques mediterráneos y de la Península Ibérica Manuel Becerraren hitzaldia.

Urriak 18 asteazkena

18:30, Iortia kultur guneko hitzaldi aretoan

El sorprendente mundu de los hongos y sus propiedades Juanma Oliveiraren hitzaldia.

Urriak 22 igandea

Goizez, Garbitoki eraikinean

Mikologia erakusketa