'Un golpe de suerte' filmaren emanaldia

Guaixe 2023ko urr. 9a, 10:34

Urriaren 12an, 15ean eta 16an, osteguna, igandea eta astelehena, Woody Allen zinemagilearen filmaren emanaldia izanen da Iortia kultur gunean.

 

Sinopsia: Fanny eta Jean senar-emazte perfektua dirudi: biek arlo profesionalean arrakasta dute, Parisko auzo esklusibo batean apartamentu batean bizi dira eta harremanaren hasieran bezain maiteminduta dirudite. Baina Fanny institutuko laguna izandako Alainekin topatzen denean, oso harrituta gelditzen da. Laster konturatzen da geroz eta gehiago gerturatzen ari direla...

Fitxa artistikoa: Lou de Laâge, Melvil Poupaud, Niels Schneider, Valérie Lemercier, Elsa Zylberstein, Anne Loiret, Grégory Gadebois, Guillaume De Tonquedec, Jeanne Bournaud.

Emanaldiak:

Urriak 12, osteguna, 19:00etan, Iortia kultur guneko areto handian.

Urriak 15, igandea, 19:30ean, Iortia kultur guneko areto handian.

Urriak 16, astelehena, 19:00etan, Iortia kultur guneko areto handian.

Sarrerak: Iortia kultur guneko webgunean eta txarteldegian.

Ikuslearen eguna (osteguna): 3,5 euro.

Aurretik erositakoak: 4,5 euro.