fUTBOLA

Kopan lehen garaipena lortu du Altsasuk

Guaixe 2023ko urr. 10a, 11:30

Universidad de Navarra B taldearen kontra garaipen potoloa lortu zuen Altsasuk

Urriaren 6tik 8ra Nafarroako Futbol Federazioko Kopako lehen jardunaldiko ligaxkako lehen jardunaldia jokatu zen. Altsasu hamabosgarren multzoan lehiatzen ari da. Lehen jardunaldian, Altsasuk Universidad de Navarra B taldea izan zuen aurkari Iruñean, eta garaipen ederra lortu zuen talde altsasuarrak, 1 eta 5 hartu zuen mendean OPUS-eko Unibertsitateko taldea. 

Asteburuan bigarren eta hirugarren jardunaldiak jokatuko dira. Bigarrenean atseden jardunaldia dagokio Altsasuri, eta Universidad de Navarra B taldeak Baztan B izango du aurkari. Hirugarren jardunaldian, aldiz, Baztan B talderen kontra jokatuko du Altsasuk, urriaren 15ean, igandean, 17:30ean Elizondoko Giltxaurdin.