Palestinarekin elkartasun elkarretaratzea deitu du Kontseilu Sozialistak

Guaixe 2023ko urr. 11a, 09:33

Kontseilu Sozialistaren eta GKSren mobilizazio bat. ARTXIBOA

Urriaren 11n, asteazkena, 'Israelgo estatua hiltzailea. Palestinar herriarekin elkartasuna' kontzentrazioa eginen dute, Altsasun. 

Kontseilu Sozialistak zabaldu duenez, "Israelek gerra ezarru du paletinarren aurka. Israelgo Estatuaren ofentsiba eta mendebaldeko herrialdeen konplizitatea salatu eta palestinar herriari gure elkartasuna adierateko elkartuko gara". Hortaz, urriaren 11n, asteazkena, 19:00etan, Altsasuko udaletxearen aurrean, 'Israelgo estatua hitzailea. Palestinar herriarekin elkartasuna' elkarretaratzea eginen dute.