Futbola

Beste jardunaldi gogor bat Altsasurendako

Guaixe 2023ko urr. 11a, 11:25

Emakumezkoen Preferente mailan punturik gabe jarraitzen dute altsasuarrek

Emakumezkoen Preferente Mailan asteburuan hirugarren jardunaldia jokatu zen eta, atzera ere, sufritu behar izan Altsasuk, Tuterako Lourdes taldea 9 eta 0 gailendu baitzitzaion kolore argia izan zuen partidan. 

Sailkapenean, hain zuzen ere Lourdes da liderra (9 puntu), eta Altsasu azkena da, zortzigarren, punturik gabe. Asteburuan atzera ere Tuterako bidea hartuko du Altsasuk, sailkapenean bigarren den Tudelano izango baitu aurkari urriaren 14an, larunbata, 16:00etan Clara Campoamor zelaian jokatuko den partidan.