Eskolako elektrizitate azpiegitura berritzeko lanak azken fasearen zain

Guaixe 2023ko urr. 12a, 11:49

Zelandi eskolako patioetako bat.

Joan zen urtean hasitako lanei aurten segida eman die udalak eta heldu den urtean despedituko ditu.

Altsasuko Udalak Zelandi ikastetxe publikoko elektrizitate instalazioa berritzeko lanen bigarren fasea egin du. Udako oporrak baliatuz, elektrikariak eskolako beheko solairuko instalazio elektrikoa eta lehenengo solairuko iparraldeko aldea berritu dute. Udalaren asmoa da heldu den urtean egitea lan horien hirugarren eta azken fasea. Hau da, lehenengo solairuaren gainerako elektrizitate instalazioa berritzea eta ikastetxeko sorospen-hornidura bermatzea. 

Aurten egindako lanek 63.357,11 euroko (BEZ barne) aurrekontua izan dute. Lan horiek egiteko Altsasuko Udala Hezkuntza Departamentuaren 60.000 euroko dirulaguntza izan du. Eskolako elektrizitate instalazioa berritu eta legedira egokitzeko lanetan Altsasuko Udalak joan zen urtean antzeko diru kopurua bideratu zuen.