Altsasuarrek uragatik ordaintzeko garaia dute

Guaixe 2023ko urr. 16a, 11:27

Altsasuko udaletxea. ARTXIBOA

Aurtengo bigarren lauhilekoari dagokion ordainagiria pagatu behar da.

Altsasuko Udalak jakinarazi duenez, aurtengo bigarren lauhilekoari dagokion tasa ordaintzeko epea azaroaren 30ean bukatuko da. Ordainagiriak helbideratuta dituzten altsasuarrei lastailaren 21ean zenbatekoa kontu korronteetan kargatuko zaie. Ordainagiriak helbideratu gabe dituztenek La Caixako edozein bulegotan ordain daitezke, ordainagiria aurkeztuta. Borondatez ordaintzeko epe hori pasaz gero, diru bilketaren gaineko Erregelamendu Orokorrean ezarritako errekarguak ezarriko dira eta tramiteak eginen dira premiamendu bidez kobratzeko.