Kirolariendako desfribiladore ikastaroa

Guaixe 2023ko urr. 12a, 11:42

Urriaren 19an, osteguna, kirol jarduereten presentzia fisikoa izatea eskatzen duten lanbideetarako zuzendutako desfibriladore tailerra izanen da, Altsasun, Nafarroako Kirolaren Institutuak antolatuta, Sakanako Mankomunitatearen laguntzarekin. Aurretik online saio bat egin behar da.

Kirol monitoreendako, kirol modalitateko edo diziplinetako entrenatzaileendako, kirol zuzendariendako eta prestatzaile fisikoendako desfibriladore ikastaroa antolatu du Nafarroako Kirolaren Institutuak Sakanako Mankomunitateko Kirol zerbitzuarekin batera. Ikastaro praktiko-presentziala urriaren 19an, osteguna, 16:30etik 19:30era izanen da, Altsasuko Gure Etxea eraikinean, eta aurretik parte hartzaileek online saio bat egin behar dute. Gehienez 24 parte hartzaile izanen ditu taldeak, eta izen ematearen hurrenkera jarraituko dute lekua emateko. Plaza guztiak betetzen badira, itxaron zerrenda sortuko dute. Doako ikastaroa da, eta informazio gehiago kirolak@sakana-mank.eus epostan eta 948 46 48 66 telefonoan eska daiteke.