Duela 25 urte...

'Sarabe' film laburra

Guaixe 2023ko aza. 21a, 10:30

Erdi Aroan girotuta zegoen film laburraren istorioa 

Bea De la Vega altsasuarra Sarabe film laburra filmatzen hasi zen azaroaren 18an. Erdi Aroan kokatutako istorioa iruditan jasotzen ari zen, orduko bandoen arteko borrokak eta liskarrak. Istorioa kokatutako garaiagatik, filmaketan parte hartzen zuten gizonezko sakandarrak txima luze eta bizardunak ziren. Protagonisten rolak Patxi Bisquertek eta Martin Zabala etxarriarrak jokatu zituzten.