'Oppenheimer' gaurkotasunezko filmaren emanaldia

Guaixe 2023ko urr. 16a, 08:52

Urriaren 19an eta 22an, osteguna eta igandea, Christopher Nolan zinemagilearen filmaren emanaldia izanen da, Iortia kultur gunean.

Sinopsioa: Gerra garaian, Julius Robert Oppenheimer fisikari estatubatuar bikaina bere herriarentzat bonba atomikoa egiteko saiakuntza nuklearren buru da, Manhattan proiektuaren barnean. Bonbaren botere suntsitzaileaz konturatuta, Oppenheimerrek zalantzan jarriko ditu bere asmakizunaren ondorio moralak. Ordutik aurrera eta bizitza osoan, sutsuki borrokatuko da arma nuklearren aurka.

Fitxa artistikoa: Olli Haaskivi, Alden Ehrenreich, David Krumholtz, Gary Oldman, Dane DeHaan, Jack Quaid, Matthew Modine, Rob Morgan, Kenneth Branagh y David Dastmalchian.

Emanaldiak:

Urriak 19, osteguna, 19:00etan, Iortia kultur guneko areto handian.

Urriak 22, igandea, 19:30ean, Iortia kultur guneko areto handian.

Sarrerak: Iortia kultur guneko webgunean eta txarteldegian.

Ikuslearen eguna (osteguna): 3,5 euro. 

Aurretik erositakoa: 4,5 euro.