Sakanako herri kirolariak Altsasun bilduko dira

Guaixe 2023ko urr. 16a, 10:48

2022ko Sakanako Herri Kirol Eguna, Uharte Arakilen. ARTXIBOA

Urriaren 21ean, 18:00etan, Sakanako Herri Kirol Eguna izanen da, Iortia kultur guneko plazan, Sakanako Mankomunitateko Kirol zerbitzuak antolatuta.

Sakanako Mankomunitateko Kirol zerbitzuak Altsasuko Udalaren, Nafarroako Gobernuaren eta Sakanako herri kirolarien laguntzarekin, Sakanako XXIII. Herri Kirol Eguna antolatu du urriaren 21ean, larunbata, Altsasuko ferietan, 18:00etan, Iortia kultur guneko plazan. Bertan ibarreko herri kirolari, aizkolari, trontzalari, harri jasotzaile eta soka tiratzaileek haien diziplinetako erakustaldia eginen dute.