Beste urte batez, eta dagoeneko hamabi dira, Altsasuko ferien baitan Arte Azoka eginen du Artebide elkarteak, urriaren 20tik azaroaren 20ra, Iortia kultur guneko erakusketa aretoan. Bertan Sakanako hainbat artisten diziplina desberdineko artelanak ikus ahalko dira. Helburuak artearen azken joerak jasotzea eta hainbat arte proposeman zabaltzea dira. Erakusketaren mustutzea urriaren 20an izanen da, 19:30ean, eta urriaren 22an, igandea, Arte Azoka kalera aterako dute, 10:00etatik 14:30era.
Urriaren 27an eta azaroaren 17an, ostiralak, 19:30ean, Txupo Poyo artista altsasuarraren Gran Hotel Nazareno film dokumentalaren proiezkizioa izanen da, eta lehenengo emanaldian, urriaren 27an, artista berak aurkeztuko du filma.
Erakusketa astelehenetik ostiralera 17:00etatik 20:00etara, larunbatetan ikuskizuna hasi baino ordu bat lehenago eta igandetan 18:30etik 19:30era bisita daiteke.