Futbola

Altsasu, burua altxa ezinik

Guaixe 2023ko urr. 17a, 09:21

Emakumezkoen Preferente mailan Tudelanoren kontra jipoi ederra hartuta itzuli ziren Sakanara

Emakumezkoen Preferente mailako laugarren jardunaldian Altsasuk Tudelano liderra izan zuen aurkari. Tuteratik  12 eta 0 galduta itzuli ziren sakandarrak, jipoi gogorra jasota. 

Tudelanok jarraitzen du lider (12 puntu) bi puntura Tuterako Lourdes taldea duela (10 puntu). Altsasuk sailkapena ixten du, zortzigarren baita, punturik gabe. Bosgarren jardunaldian Altsasuk sailkapenean laugarren den Berriozar izango du aurkari, urriaren 21ean, larunbata, 19:45ean Berriozarren jokatuko den partidan.