Esku pilota eta erremonte jaialdiak, Burunda frontoian

Guaixe 2023ko urr. 17a, 10:15

Burunda frontoia. ARTXIBOA

Altsasuko ferien barruan, urriaren 20an, ostirala, Aspek eta Baikok antolatutako Lau t'erdi pilota partidak izanen dira, Altsasuko pilotalekuan. Urriaren 22an, igaldean, Nafarroako XVIII. Erremonte Txapelketaren partidak jokatuko dira, Josefina Arregi klinikarekin elkartasunean.

Altsasuko ferietako egitarauaren barruan kirolak ere toki garrantzitsua du, besteak beste, esku pilota eta erremontea. Urriaren 20an, ostirala, 19:30etik aurrera, Aspe eta Baiko enpresek antolatutako Lau t'erdi jaialdia izanen da, Burunda frontoian. Esku pilota jaialdirako sarrerak ASPEko web orrian eta frontoiko lehiatilan eros daitezke 30 eurotan kantxan eta 15 eurotan harmailetan.

Urriaren 22an, igandea, 17:00etatik aurrera, Nafarroako XVII. Erremonte Txapelketa 2023ko Magna Sari Nagusia, Remonte Euskal Jai Berri Fundazioak eta Pilotajauko elkarteak antolatutako erremonte jaialdia izanen da. Josefina Arregi klinikaren aldeko jaialdia izanen da eta, beraz, jasotako irabaziak klinikarendako izanen da. Sarrerak lehiatilan eros daitezke 10 eurota, 16 eta 22 urte bitarteko gazteek 5 eurotan eta 16 urtetik beherakoek doan.

Altsasuko ferietako esku pilota eta erremonte jaialdiak

Burunda frontoia

Urriak 20 ostirala

19:30 Pilota jaialdia: Lau t'erdi Torneoa, ASPEk antolatuta, Burunda frontoian.

Lau t'erdi Promozio Liga
Eskiroz / Exposito

Lau t'erdi Eusko Label Liga (bertan behera Salaberriaren lesioagatik)
Salaberria / Jaka edo P. Etxeberria

Binaka
Elezkano II - Martija / Dario - Zabaleta

Urriak 22 igandea

17:00 Erremonte jaialdia: Nafarroako XVIII. Erremonte Txapelketa 2023ko Magna Sari Nagusia, Remonte Euskal Jai Berri Fundazioak antolatuta, Burunda frontoian.

Lehenengo partidua: 30 tantotara
Otxandorena - Leatxe / Oses - Ion

Bigarren partidua: 35 tantotara
Jabalera - Agirrezabala / Martxin III - Otano