Saskibaloia

Altsasuko CBASK-en, denetatik

Guaixe 2023ko urr. 18a, 10:35

CBASK Narum Fisioterapia taldea, Unai MundiƱano entrenatzailearen azalpenak entzuten. CBASK

Bigarren Maila Interautonomikoan bigarren garaipena lortu zuten altsasuarrek eta Emakumezkoen Lehen senior mailan Barañainen ezin izan zuten irabaztea lortu

Bigarren Maila Interautonomikoan bigarren jardunaldia jokatu zen, eta bigarren garaipena lortu zuen Altsasuko CBASK Narum Fisioterapia taldeak. Kasu honetan, 56 eta 53 irabazi zion San Ignaciori Zelandi kiroldegian jokatutako lehia estu eta gogorrean. Bigarren Maila Interautonomikoak lider berria du, Navasket taldea (4 puntu), eta bigarren postura CBASK Narum Fisioterapia talde altsasuarra igo da (4 puntu). Urriaren 22an, igandea, CBASK Narum Fisioterapiak sailkapenean bosgarren den Liceo Monjardin izango du aurkari, 18:00etan, Iruñean. 

Emakumezkoen Lehen senior mailan CBASK Xabi Gorriz Tattoos taldeak bigarren jardunaldia jokatu zuen eta denboraldiko lehen porrota pairatu zuten altsasuarrek, 36 eta 58 galdu baitzuten Lagunak taldearen kontra. Aranguren Mutilbasket da liderra (4 puntu) eta  CBASK Xabi Gorriz Tattoos seigarren postura jaitsi da (3 puntu). Urriaren 21ean, larunbata, talde altsasuarrak Liceo Monjardin hartuko du Zelandi kiroldegian, 16:00etan hasiko den partidan.