Berdintasun Arloaren ikastaroen prezioak zehaztu ditu udalak

Guaixe 2023ko urr. 26a, 11:16

Lentzeria eta ehoziri erakusketa Gure Etxea eraikinean. ARTXIBOA

2023-2024 ikasturtean eginen diren ikastaroei dagokie.

Altsasuko Udalak, 2023ko urriaren 2an egin osoko bilkuran, onetsi zituen Berdintasun Arloko 2023-2024 ikastaroen prezioak. Prezioak onartzerakoan udalak kontuan izan du altsasuar guztien finantza egoera ez dela bera. Horregatik, eta jendearen parte hartzea sustatu eta herritar guztiek ikastaroak egiteko aukera izan dezaten, ordaindu beharreko matrikula norberaren errentaren araberakoa izanen da. Errentako 11 zati zehaztu ditu Altsasuko Udalak eta norberaren errentaren arabera ordaindu beharko du. 2.000 euro edo gutxiagoko errenta dutenek Berdintasun Arloaren ikastaroren batean izena emateagatik 13 euro ordaindu beharko dituzte. Beste muturrean, 25.000 euroko errenta edo handiagoa dutenek, berriz, 78,10 euro pagatu beharko dituzte. Bi maila horien artean daude gainontzeko bederatzi errenta mailak.