Udalak laguntza eta jarraipen programa txertatzeko zerbitzua kontratatu du

Guaixe 2023ko urr. 23a, 11:30

Altsasuko herriko etxea. ARTXIBOA

Udal aurrekontuetan berdintasuna txertatuko du horrela.

Altsasuko Udalak laguntza teknikoa kontratatu du berdintasuna udal aurrekontuetan txertatzeko eta jarraipen programa garatzeko. Lan hori Raquel Lopez Garciak eginen du. Haren truke udalak 11.979 euro (BEZ barne) ordainduko dizkio. Deialdian jasotakoaren arabera, kontratua urtebetekoa izanen da. Hala ere, epe bereko luzapenak egin ahal izanen dira, baina kontratuaren iraupen osoa, luzapenak barne, ez da hiru urtetik gorakoa izango.