Futbola

Altsasu, Berriozartik esku huts

Guaixe 2023ko urr. 24a, 09:51

Emakumezkoen Preferente mailako bosgarren jardunaldiak ez du punturik utzi

Emakumezkoen Preferente mailan Berriozar izan zuen aurkari Altsasuk. Nahiz eta 3 eta 0 galdu, azken partidetan baino itxura hobeagoa eman zuten altsasuarrek. Tudelanok jarraitzen du lider (13 puntu) eta Altsasu bederatzigarren da, azkena, punturik gabe. Seigarren jardunaldian, Altsasuk punturik gabe azken aurrekoa den Garesen kontra jokatuko du, urriaren 28an, larunbata, 17:45ean. Taula ixten duten bi taldeen arteko lehia izango da.