Futbola

Altsasu, Preferenten bigarren

Guaixe 2023ko urr. 24a, 10:40

Jokatutako sei jardunaldietatik lau irabazi ditu talde altsasuarrak eta bigarren postuan dago, Valle de Egües liderrarekin puntutara berdinduta

Altsasuk Etxarri Aranazko San Donato futbol zelaian jokatu zuen Preferente mailako seigarren jardunaldiko partida. Beti Onak B taldea hartu zuen urriaren 21ean, larunbata, 10:30ean jokatutako partidan. Beti Onak izan zen zazpigarren minutuan aurreratu zena, baina Altsasuk ez zuen behera egin eta 34. minutuan Aitor Floresek bana berdindu zuen. Bigarren zatian egoera berbera errepikatu zen: Beti Onak B atzera ere aurreratu zen, baina Gorka Martinezek 10 minutu pasa bina berdindu zuen. Bi taldeek garaipena nahi zuten eta dena eman zuten. 74. minutuan Asier Claverrek Altsasuren hirugarren gola sartu zuen, eta Altsasuk ongi defendatzen jakin zuen, 3 puntuak eskuratu arte. 

Sailkapenean Valle de Egües B da liderra (14 puntu). Altsasu bigarren postura igo da, eta liderraren puntu berberak ditu (14 puntu). Zazpigarren jardunaldian Gazolazen jokatuko du Altsasuk, urriaren 28an, larunbata, sailkapenean hamaseigarren den Infanzones taldearen kontra.