'Cerrar los ojos' zineforum filmaren emanaldia

Guaixe 2023ko urr. 24a, 10:55

Urriaren 26an eta 29an, osteguna eta igandea, Victor Erice zinemagilearen filmaren emanaldia izanen da, Iortia kultur gunean.

Sinopsia: Espainiako aktore ospetsu bat, Julio Arenas, desagertu egingo da pelikula bat filmatzen ari dela. Haren gorpua inoiz aurkituko ez duten arren, poliziak ondorioztatuko du itsasertzean istripu bat izan duela. Hortik urte askotara, misterio hori denen ahotan ibiliko da, aktorea gogora ekarri nahi duen telebista-saio baten ondorioz. Izan ere, programan aktoreak parte hartutako azken eszenak aterako dituzte, Miguel Garay zuzendariaren lagun minak filmatu zituenak, hain zuzen.

Fitxa artistikoa: Ana Torrent , María León, Petra Martínez, Soledad Villamil, Mario Pardo, Elena Miquel y José María Pou.

Emanaldiak:

Urriak 26, osteguna, 19:00etan, Iortia kultur gunearen areto txikian.

Urriak 29, igandea, 19:30ean, Iortia kultur gunearen areto txikian.

Sarrerak: Iortia kultur guneko webgunean eta txarteldegian.

Ikuslearen eguna (osteguna): 3,5 euro.

Aurretik erositakoa: 4,5 euro.