Konpositore handien lanak

Guaixe 2023ko urr. 24a, 11:05

Urriaren 28an, larunbata, Sakanako Haize Berriak bandaren kontzertua izanen da, Iortia kultur gunean.

Musika bandak pasodobleak eta medleyak baino askoz gehiago dira. Haizezko instrumentuen barietatearekin, saxofoien familia osoarekin eta metalen armadarekin, paregabea da mota guztietako emozioak adierazteko duen gaitasuna, azaldu dute Haize Berriak bandatik. Hortaz, gaitasun hori bandarako bereziki konposatutako musikaren bidez senti daiteke, instrumentu bakoitzak eta banda osoak bere ahalmen guztia erakuts dezakeelako. Urriaren 28an, larunbata, 19:30ean, Sakanako bandak, besteak beste, Jacob de Haan, Bert Appermont edo Robert Smith "generoko titanatzat" har daitzekeen konpositoreen lanak interpretatuko dituzte, Iortia kultur gunean eginen dute kontzertua. Sarrerak 6 eurotan eros daitzeke -5 eurotan bazkideek- Iortia kultur gunearen webgunean edo txarteldegian.

Konpositore handien musika kontzertuaren errepertorioa:

Concerto d’Amore (Jacob de Haan)

Oregon (Jacob de Haan)

Danza Caribe (Alfred Reed)

Gulliver’s Travels (Bert Appermont)

Encanto (Robert W. Smith)

Heaven’s Light (Steven Reineke)

Alpina Fanfarre (Franco Cesarini)

A Klezmer Carnival (Philip Sparke)