Zirika Zirkus Iortiako oholtzan

Guaixe 2023ko urr. 24a, 11:29

Urriaren 29an, igandea, 'Aurkitu gabeko altxorra' familiarteko ikuskizuna izanen da, Iortia kultur gunean.

Niko lo seko geratu da Augusta Robusta pirataren liburua irakurtzen. Lo hartu eta gutxira, ia gauero bezala, lagun piratekin bat egin du altxorrak aurkitzeko eta gizarte zintzoagoa, berdintasunezkoa, anitza eta aurreritzirik gabea eraikitzeko. Aurkitu gabeko altxorra ametsak, zirkua, antzerkia, maitasuna eta umorea uztartzen dituen Zirika Zirkus konpainiaren ikuskizuna da, eta urriaren 29an, igandea, 17:00etan, Iortia kultur gunean izanen da. Sarrerak 4 eurotan eros daitezke, Iortia kultur gunearen webgunean eta txarteldegian.