Arropatruk azoka Altsasun

Guaixe 2023ko urr. 24a, 11:39

Bigarren eskuko elkarasun azoka Altsasun. ARTXIBOA

Urriaren 26an, osteguna, arropa trukatzeko aukera izanen da, Gure Etxea eraikinean.

Sakanako Mankomunitateko Hondakin zerbitzuak antolatuta eta Nafarroako Gobernuko Hondakinen Funtsak finantzatuta, Arropatruk azoka izanen da urriaren 26an, 17:00etatik 20:00etara, Altsasuko Gure Etxea eraikinean. Egoera onean dagoen arropa garbia eraman behar da, bertan eta trukean besteren bat trukean hartzeko aukera izanen da.