'Jeanne du Barry' gaurkotasunezko filmaren emanaldia

Guaixe 2023ko urr. 24a, 08:53

Urriaren 26an, 29an eta 30ean, osteguna, igandea eta astelehena, Maiwenn zinemagilearen filmaren emanaldia izanen da Iortia kultur gunean.

Sinopsia: Jeannek, kultura eta plazer gose den langile klaseko neska gazteak, bere adimena eta erakargarritasuna erabiltzen ditu eskala sozialeko mailak banan-banan igotzeko. Luis XV.a erregearen gogokoena bihurtuko da. Erregeak bizitzeko gogoa berreskuratuko du hari esker. Zeharo maiteminduko dira. Apaintasunbaldintza eta protokolo guztien kontra, Jeanne Versaillesera joango da, eta horrek eskandalizatu egingo du gortea...

Fitxa artistikoa: Maïwenn, Johnny Depp, Melvil Poupaud, Pierre Richard, Pascal Greggory.

Emanaldiak:

Urriak 26, osteguna, 19:00etan, Iortia kultur guneko areto handian.

Urriak 29, igandea, 19:30ean, Iortia kultur guneko areto handian.

Urriak 30, astelehena, 19:00etan, Iortia kultur guneko areto handian.

Sarrerak: Iortia kultur gunearen webgunean edo txarteldegian.

Ikuslearen eguna (osteguna): 3,5 euro.

Aurretik erositakoa: 4,5 euro.