Doluaz hizketan

Guaixe 2023ko urr. 24a, 09:14

Mikel Idoate eta Nati Labairu hizlariak.

Urriaren 26an, osteguna, 'Hitz egin dezagun doluaz' hitzaldia eginen dute Nati Labairu Goizargi elkarteko psikologoak eta Mikel Idoate Izarra tanatorioko gerenteak.

Dolua galera baten ondoren gertatzen da. Prozesu nahasia da, eta fase desberdinak izan arren, ez dira modu ordenatuan gertatzen. Izarra tanatorio taldean heriotza "naturalizatzearen" alde egin du, eta heriotzari eta doluari buruzko hainbat jarduera, hitzaldi eta formazio antolatzen dituzte urtean zehar. Hortaz, doluan dauden pertsonei laguntzeko sortu den Goizargirekin lakdentzan, 'Hitz egin dezagun doluaz' hitzaldiak antolatu dituzte, eta urriaren 26an, osteguna, 18:00etan, Altsasuko Jubilatuen Elkartean izanen da. Sarrera doan izanen da eta adin guztietarako pertsonendako da. Hizlariak Nati Labairu Goizargiko psikologoa eta Mikel Idoate Izarra tanatorioko gerentea izanen dira.

Hitzaldian zer den dolua, zein diren gerta daitezkeen faseak eta nola gertatzen diren, nola lagundu doluan eta beste hainbat gai azalduko dituzte. Doluari buruz gehiago ikasteko eta trebatzeko aukera ematen duela jakinarazi dute Izarra-tik.