Sexgune zerbitzua martxan

Guaixe 2023ko urr. 24a, 10:32

Itxaso Torregosa Sexguneko sexologoa. ARTXIBOA

Urriaren 27an, ostirala, sexualitatearen inguruko aholkularitza zerbitzua izanen da, Intxostiapunta gazte gunean.

Sexualitatea bizitzan zeharkatzen den zerbait dela esan zuen Itxaso Torregosa Sexguneko sexologoak, eta horregatik haren inguruan ezagutzea ezinbestekoa da. Altsasuko Intxostiapunta gazte gunean sexualitate aholkularitza zerbitzua hilabeteko azken ostiralero dago, gazteek baita helduek ere izan ditzaketen galderak erantzuteko. Hortaz, urriaren 27an, ostirala, 17:30etik 20:30era, sexualitate aholkularitza zerbitzua izanen da Intxostiapunta gazte gunean. Zerbitzua doakoa da eta konfidentziala, eta ez da izena eman behar, baina gazte zerbitzutik zerbitzua antolatzeko aurretik abisatzea gomendatzen dute 608 617 778 telefonora Whatsapp mezua bidaliz.