Gau beltza ospakizuna Intxostiapuntan

Guaixe 2023ko urr. 24a, 10:39

2022ko Gau beltzako apaingarrietako batzuk. ARTXIBOA

Urriaren 31n, asteartea, "arratsalde beldugarria" antolatu dute Altsasuko gazte gunean. Aurretik, urriaren 28an, larunbata, gunea apainduko dute.

Urriaren 31n, asteartea, Gau beltza izanen da eta garai batean ospatzen zen tradizioa berreskuratuz, Altsasuko Intxostiapunta gazte gunean arratsalde beldurgarria deitutako ekimena antolatu dute. 18:00etatik 21:00etara izanen da, gazte gunean bertan, eta parte hartzaileek 1,5 euro ordaindu beharko dituzte. Aurretik, urriaren 28an, larunbata, 17:00etatik 22:00etara, dena prestatuko dute eta Intxostiapunta Gau beltzarako apainduko dute.