Errepideetatik kendutako zoladura balioztatzeko eskaera

Guaixe 2023ko urr. 31a, 11:12
Excavaciones y Transportes Orsa SM enpresa. ARTXIBOA

Zolatzeko agregakinak egiteko baliatuko da, gobernuaren oniritzia jaso ondoren.

Excavaciones y Transportes Orsa SL asfalto nahasketak ekoizteko eta zabaltzeko instalazioa du. Hark badu dagokion ingurumen baimen bateratua, baina enpresak ezarritako funtzionamendu baldintzen aldaketa egitea eskatu du. Izan ere, gaur egun errepide eta autobideetako zoladura berritzeko zegoenaren gainean asfalto berria bota beharrean, zegoena fresatu egiten da, eta utzitako tokian berria zabaltzen da. Enpresaren asmoa da kendutako zoladura hori lehengai gisa erabiltzea geruza pikordunetan agregakin gisa erabiltzeko, egokia baloratzeko.

Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzuak, aurkeztutako eskaera aztertuta, onargarria dela ondorioztatu du; izan ere, eskatzen dena bat dator instalazioak ingurumen aldetik eduki beharreko funtzionamendu egokiarekin eta teknika erabilgarri onenen aplikazioarekin.