Gau beltzarako girotzen

Guaixe 2023ko urr. 27a, 10:36

2022ko Gau beltza Kukuerreka elkartearen aurrean. ARTXIBOA

Urriaren 28an, larunbata, ipuin kontalaria eta gau beltzari lotutako eskulan tailerra antolatu dituzte, Altsasuko Kukuerreka elkartean.

Urriaren 31an Gau beltza ospakizuna izanen da, eta aurretik "girotze aldera eta gaia lantzeko asmoz" Kukuerreka elkartean bi ekimen antolatu dituzte urriaren 28an, larunbata, 18:00etatik aurrera: ipuin kontalaria eta eskulanak. Bi jardueran 3 eta 8 urte bitarteko haurrendako bideratuta daude, eta elkarteak antolatu badu ere herritar guztiendako zabalik egonen dira eta barra zerbitzua eskainiko dute ere.