24 bertsolari hasi ziren Nafarroako Bertsolari Txapelketaren txapelaren bila, eta dagoeneko hemezortzi gelditzen dira. Azaroaren 4an, larunbatean, 17:30ean, txapelketaren lehenengo finalaurrekoa jokatuko da Altsasuko Iortia kultur gunean. Sarai Robles Vitas, Ekhiñe Zapiain Arlegi, Saioa Alkaiza Guallar, Saats Karasatorre Martinez, Eneko Fernandez Maritxalar eta Patxi Castillo Guallar bertsolariak izanen dira Altsasuko kultur gunearen oholtzaren gainean. Zigor Gartzia Arregi Zian ariko da gai jartzaile lanetan. Sarrerak bertsosarrerak.eus webgunean eros daitezke, 12 eurotan orokorra, 9 eurotan bazkideek, eta 7 euro gazteek.