'Izadi' ikuskizuna Altsasun

Guaixe 2023ko urr. 30a, 08:39

Azaroaren 5ean, igandea, El lagarto baila konpainiaren bereziki haur txikienei zuzendutako dantza ikuskizuna izanen da, Iortia kultur gunean.

Izadi naturari egindako kantu bat da, edo,hobe esanda, dantza bat. El lagarto baila konpainiaren lana da, eta bereziki haur txikienei zuzendutako dantza ikuskizuna, obejektu eta txotxongilo antzerkia da. Azaroaren 5ean, igandea, 17:00etan, Altsasuko Iortia kultur gunean izanen da. Sarrerak lau eurotan Iortia kultur guneko webgunean edo txarteldegian eros daitezke.