'Altsasu 1936' liburua aurkeztuko dute

Guaixe 2023ko urr. 30a, 09:07

'Altsasu 1936' liburuaren azala.

Azaroaren 3an, ostirala, Altsasuko  1900 eta 1950 urte bitarteako historia jasotzen duen lana aurkeztu dute Iosu Imaz Prim eta Amaia Urkijo Artola egileek.

Iosu Imaz Prim eta Amaia Urkijo Artola Altsasu Memoria elkarteko kideak dira, eta azken urtetan herrian izandako errepresioaren eta bizitzaren inguruko ikerketa eta dokumentazio lana egiten aritu dira. Jasotakoaren lagin handi bat Altsasu 1936 liburuan jaso dute, eta azaroaren 3an, ostirala, 18:00etan, Iortia kultur gunean, lanaren aurkezpena eginen dute.

Liburuak 1936ko estatu kolpearen ondorioz Altsasun pairatutako errepresioaren berri ematen du, baina kontestualizatzeko 1900 eta 1950 urte tarteak hartu dituzte. Liburuak informazioa ez ezik, hainbat argazki jasotzen ditu, "pertsonei aurpegia jarriz eta duintasuna itzuliz". Egileek azaldu dutenez, "garrantzitsua zen jasotako guztia denborarekin eta detailearekin ikertzea, liburua argitaratu aurretik". Altaffayllak editatu du liburua, besteak beste, Navarra 1936 de la esperanza al terror liburuaren argitaletxea.

Aurkezpen ekitaldirako gonbidapenak Iortia kultur gunearen webgunean edo txarteldegian har daitezke.