Metal gaua Altsasun

Guaixe 2023ko urr. 30a, 08:05

Altsasuko Gaztetxea. ARTXIBOA

Azaroaren 4an, larunbata, Legalize Murder eta Electrikeel taldeen kontzertuak izanen dira, Altsasuko gaztetxean.

Thrash metal gaua antolatu dute azaroaren 4an, larunbata, 23:00etatik aurrera, Altsasuko gaztetxean. Iruñeko Legalize Murder eta Electrikeel taldeak ariko dira. Sarrerak egunean bertan salduko dira, kontzertua baino lehen, borondatearen truke.