Tren sozialaren inguruko EHBilduren solasaldia

Guaixe 2023ko urr. 30a, 10:10

Sakana eta Arabako lautadako hainbat hautetsik hitzaldirako deia egin dute. @EHBILDUALTSASU

Azaroaren 10ean, ostirala, Ainize Ibargutxiren, Mikel Oteroren eta Adolfo Araizen trenaren inguruko hitzaldia izanen da, Iortia kultur gunean.

EHBilduk antolatuta, Alternatiba badago. Tren sozialaren alde, AHTrik ez! solasaldia izanen da azaroaren 10ean, ostirala, 18:30ean, Altsasuko Iortia kultur gunean. Ainize Ibargutxi Altsasuko zinegotzia eta bozeramaileak, Mikel Otero EAEko legebiltzarkideak eta Adolfo Araiz Nafarroako legebiltzarkideak parte hartuko dute solasaldian.