Futbola

Altsasuk puntu bat ekarri zuen Obanosetik

Guaixe 2023ko urr. 31a, 10:21

Preferente mailako Infanzones eta Altsasu taldeen arteko partidan arbitroak zeresana sortu zuen

Preferente mailako zazpigarren jardunaldian, Altsasuk Gazolazen jokatu zuen urriaren 28an, Infanzonesen kontra. Partida oso mugituan bina berdindu zuten bi taldeek, arbitroaren erabaki oso eztabaidagarriak tarteko. Infanzones 11. minutuan aurreratu zen, baina Unai Calvok bana berdindu zuen, eta berdinketarekin joan ziren atsedenaldira. Bigarren zatiko 53. minutu zoroan, Infanzonesek bigarrena sartu zuen eta Altsasuk bina berdindu zuen, Asier Salgadori esker. 

Preferenteko lehen multzoko lider Burlades B taldea da (16 puntu). Berdindu eta gero, Altsasu hirugarren postura jaitsi da (15 puntu). Azaroaren 5ean, igandea, zortzigarren jardunaldian sailkapenean hamaikagarren den Itaroa Huarte B taldea izango du aurkari Altsasuk, Uharte Iruñean, 13:30ean.