Saskibaloia

Altsasuk puntu bat lortu zuen Garesen

Guaixe 2023ko urr. 31a, 11:15

Emakumeen Preferente mailan denboraldiko lehen puntua lortu du Altsasuk

Emakumeen Preferente mailan Garesek eta Altsasuk bana berdindu zuten seigarren jardunaldian. Lehen zatian Gares aurreratu zen, baina 73. minutuan Nerea Arellanok bana berdindu zuen eta, nahiz eta bi taldeak saiatu, markagailua ez zen gehiago mugitu. 

Tudelanok jarraitzen du Emakumeen Preferente mailako lider (16 puntu). Altsasu azkena da, bederatzigarren (puntu 1). Azaroaren 4an, larunbata, Altsasuk Idoya izango du aurkari 17:00etan Oteitzan hasiko den partidan.