'El legado' zineforum filmaren emanaldia

Guaixe 2023ko urr. 31a, 10:57

Azaroaren 2an eta 5ean, osteguna eta igandea, Lisa Mulcahy zinemagilearen filmaren emanaldia izanen da, Iortia kultur gunean.

Sinopsia: Joseph Sheridan Le Fanu-ren El tío Silas misteriozko eleberri klasikoan oinarritua dago. Irlanda basatiko lursail zabal eta urrun baten sakonean bizi da Maud neska gaztea. Aitaren bat-bateko heriotzak bere ondasun guztien oinordeko bilakatu du. Osaba Silas, hilketaren susmagarria, Mauden fideikomiso izango da neskak 21 urte bete arte. Otsoak inguratzen hasi dira... eta Silas harrapari talde baten titiriteroa da. Denak beren haragi zatia lortzeko prest daude.

Fitxa artistikoa: Agnes O’Casey, David Wilmot, Holly Shurton.

Emanaldiak:

Azaroak 2, osteguna, 19:00etan, Iortia kultur guneko areto txikian.

Azaroak 5, igandea, 19:30ean, Iortia kultur guneko areto txikian. 

Sarrerak: Iortia kultur gunearen webgunean eta txarteldegian.

Ikuslearen eguna (osteguna): 3,5 euro.

Aurretik erositakoa: 4,5 euro.