Saskibaloia

Altsasuko CBASK-en asteburua

Guaixe 2023ko aza. 2a, 10:01

Bigarren Maila Interautonomikoan altsasuarrek ezin izan zuten irabazi, eta Emakumezkoen Lehen senior mailakoek jokatu beharreko partida atzeratu zen.

Bigarren Maila Interautonomikoan laugarren jardunaldia jokatu zen. Valle de Egüesen kontra jokatu zuen CABASK Narum Fisioterapia talde altsasuarrak. Partida lehiatua izan zen, baina Valle de Egüesek tartea atera, eta azkenean 72 eta 59 irabazi zien altsasuarrei. Bigarren Maila Interautonomikoak lider berria du, Loiola (7 puntu), hain zuzen ere. CBASK Narum Fisioterapia talde altsasuarrak, b garaipen eta bi porrotekin, bosgarren postuan jarraitzen du (6 puntu). Azaroaren 5ean, igandea, CBASK Narum Fisioterapiak sailkapenean azkena den Logrobasket izango du aurkari, 12:00etan, Logroñon. 

Emakumezkoen Lehen senior mailan laugarren jardunaldia jokatu da. CBASK Xabi Gorriz Tattoos taldeak eta Navasket SF´old taldeek jokatu beharreko partida 2024ko ilbeltzaren 7ra atzeratzea erabaki zuten. Sailkapenean Aranguren Mutilbasketek jarraitzen du lider (8 puntu) eta  CBASK Xabi Gorriz Tattoos taldea hamabigarren postura jaitsi da (5 puntu). Bosgarren jardunaldian, azaroaren 4an, larunbata, Universidad de Navarra taldearen kontra jokatuko du CBASK-Xabi Gorriz Tattoos taldeak, 19:00etan, Iruñean.