Udalak Aita Barandiaranerako zerbitzuak kontratatu nahi ditu

Guaixe 2023ko aza. 6a, 11:14

Aita Barandiaran adinduen egoitza. ARTXIBOA

Zehazki, egoitzako elikadura eta garbiketa zerbitzuak.

Altsasuko Udalak Aita Barandiaran adinduen egoitzako elikadura eta garbiketa zerbitzuak kontratatzeko deialdia egin du. Jakinarazi duenez, kontratua urte baterako da eta haren jabe egiten den enpresak trukean 229.704,48 euro (BEZik gabe) jasoko ditu. Udalak azaldu duenez, kalitate-prezio erlazio hobea duen eskaintzari emanen dio kontratua. Eskaintzak aurkezteko epea azaroaren 24ko 23:59an despedituko da.