Mendi lasterketak

Olatz Azazeta azkarrena Betagarri Trailean

Guaixe 2023ko aza. 7a, 11:30

Olatz Azazeta, podiumean, Estibaliz Iturralderekin eta Maider Azpilikuetarekin. ZUBIKO PHOTOGRAPHY

Korrikalari altsasuarrak ez zuen areriorik izan Antzinen jokatutako III. Betagarri Traileko proba luzean. Gizonezkoetan, Ekhi Congil etxarriarra seigarren sailkatu zen.

Urriaren 29an III. Betagarri Trail lasterketa jokatu zen Antzingo Lokiz mendizerran, Nafarroako Atletismo Federazioak antolatutako Navartrail Koparako puntuagarria zen azken proba. Bi distantziatan jokatu zen: luzea (22,6 km) eta motza (8 km).

Lasterketa luzean (22,6 km) Jesus Maria Mauleon (1:44:11) arroniztarra eta Olatz Azazeta (2:17:52) altsasuarra gailendu ziren, alde handiz. Azazeta ederki aritu zen; 7 minutu atera zizkion Estibaliz Iturralderi (2:24:37), eta 13 minutu Maider Azpilikuetari (2:30:58). Gizonezkoetan Ekhi Congil etxarriarra Top 10ean sailkatu zen, seigarren sailkatu baitzen (1:56:44). Asier Palacios 26. iritsi zen (2:17:57), eta Carlos Mañeru 32. (2:20:07). 

Lasterketa motza (8 km) Thibaut Bertrandek (35:10) eta Maite Murgiak (47:33) irabazi zuten. Sakandarrei dagokienez, Eneko Garasa 32. iritsi zen (45:47); Noureddine Jdi Baba 36. (46:13); Ismael Lopez de Goikoetxea 38. (46:53); Jorge Vitoria 39. (46:54); Inge Zelaia 82. (57:14); Kimetz Arregi 87. (59:01); Amaia Oiarbide 90. (1:01:32); eta Sonia Alonso 91. (1:01:33).