iGERIKETA

79 igerilari Zelandin

Guaixe 2023ko aza. 7a, 10:00

Zelandin parte hartu zuten Sakana Igeriketa Taldeko igerilariak. SAKANA IGERIKETA TALDEA

Nafarroako Kirol Jokoen Nafarroako Igeriketa Txapelketako kimuen mailako lehen saioa hartu zuen Altsasuk

Urriaren 28an Altsasuko Zelandi kiroldegiak Nafarroako Kirol Jokoen Nafarroako Igeriketa Txapelketako kimuen mailako lehen saioa hartu zuen. Guztira 79 igerilarik parte hartu zuten, 400 m libre eta 100 m bular estilotan. Tartean zeuden Sakana  Igeriketa Taldeko Alex Andrei Soceda, Eneko Gallego Parrizas eta Edahi Diaz Mintegi.