Pintxopote jasangarria Altsasun

Guaixe 2023ko aza. 3a, 09:37

Onddo beltza eta nahaski pintxoa. ARTXIBOA

Azaroaren 9an, osteguna, aprobetxamenduko produktuekin egindako pintxo pote berezia eskainiko dute sei tabernek.

Normalean janaria prestatzeko erabiltzen ez diren landare baten zatiak eta egoera onean dauden dauden beste elikagai zatiak baztertu egiten dira. Aprobetxamendu sukaldaritzak soberakin errezeta berria sortzen du. Horrela, janaria alferrik galtzea saihesten da, eta ingurumenarekiko jasangarriagoa da. 

Sakanako Mankomunitateko Hondakin Zerbitzuak egoera onean dauden elikagaiak berrerabiltzeak dituen onurez sakandarrak, komertzioak eta enpresak jabetzea nahi du. Horretarako, Sakanako sei ekoizle eta Altsasuko sei ostalaritza establezimendu harremanetan jarri ditu. Lehenek bigarrenei beraien produktuak emanen dizkiete hurrengo osteguneko pintxo potea egiteko. Beraz, azaroaren 9ko pintxo potean dastatzera emanen dituzten mokaduak aprobetxamenduko produktuekin egina egonen da Lemik hotelean eta Kaixo, Irubide, Gure, Arkangoa eta Lezea tabernetan. pintxo potean eskainiko dituztenak Lacturalek, Irurtzungo Galarza harategiak eta Altsasuko Eroski supermerkatuak, Ogi Berrik eta Amaya okindegiak emandako produktuekin eginen dituzte.