Altsasun txakurrekin irakurtzen

Guaixe 2023ko aza. 6a, 15:11

Azaroaren 17an, ostirala, Biak Bat elkarteko Irakurkide saioa izanen da, Altsasuko liburutegian.

Sakanako Mankomunitateak, Biak Bat elkarteak eta Arkatz liburudendak Irakurkide txakurrekin irakurketa tailerra antolatu dute. Txakurren laguntzarekin irakurketa sustatzea du helburu egitasmoak. Azaroaren 18an, 18:30ean, Altsasuko liburutegian izanen dira Biak Bateko txakurrak eta hezitzaileak. Aurretik liburutegian izena eman behar da. Ekimena zazpi urte gorako haurrendako bideratuta dago.