'Sonido de la libertad' gaurkotasunezko filmaren emanaldia

Guaixe 2023ko azaroaren 6a

Azaroaren 9an, 12an eta 13an, osteguna, igandea eta astelehena, Alejandro Monteverde zinemagilearen filmaren emanaldia izanen da, Iortia kultur gunean.

Sinopsia: Tim Ballard Estatu Batuetako Segurtasun Nazionaleko agente ohiaren istorioa kontatzen du filmak. Ballardek lana utzi zuen ehunka haurren bizitzak salbatzen saiatzeko. Horretarako, Latinoamerikako pertsonen trafikoaren azpimunduan murgildu zen.

Fitxa artistikoa: Jim Caviezel, Mira Sorvino, Bill Camp, Eduardo Verástegui, Godino, José Zúñiga, Kurt Fuller, Manny Pérez.

Emanaldiak:

Azaroak 9, osteguna, 19:00etan, Iortia kultur gunearen areto handian.

Azaroak 12, igandea, 19:30ean, Iortia kultur gunearen areto handian.

Azaroak 13, astelehena, 19:00etan, Iortia kultur gunearen areto handian.

Sarrerak: Iortia kultur gunearen webgunean eta txarteldegian.

Ikuslearen eguna (osteguna): 3,5 euro.

Aurretik erositakoa: 4,5 euro.