'O Corno' zineforum filmaren emanaldia

Guaixe 2023ko aza. 6a, 09:47

Azaroaren 9an eta 12an, osteguna eta igandea, Jaione Camborda zinemagilearen filmaren emanaldia izanen da, Iortia kultur gunean.

Sinopsia: Illa de Arousa, 1971. María itsaskitan bizimodua ateratzen duen emakumea da. Beste emakume batzuei bere erditzeetan arreta eta ardura bereziz laguntzeagatik ere ezaguna da uhartean. Ustekabeko gertaera baten ondoren, ihes egin behar izan du eta bere biziraupenaren alde borrokaraziko duen zeharkaldi arriskutsu bat hasiko du. Bere askatasunaren bila, Maríak Galizia eta Portugal arteko kontrabandoko bideetako batetik muga zeharkatzea erabakitzen du.

Fitxa artistikoa: Janet Novás, Siobhan Fernándes, Carla Rivas, Daniela Hernán Marchaán, María Lado, Julia Gómez, José Navarro, Nuria Lestegás y Diego Anido.

Emanaldiak:

Azaroak 9, osteguna, 19:00etan, Iortia kultur gunearen areto txikian.

Azaroak 12, igandea, 19:30ean, Iortia kultur gunearen areto txikian.

Sarrerak: Iortia kultur gunearen webgunean eta txarteldegian.

Ikuslearen eguna (osteguna): 3,5 euro.

Aurretik erositakoa: 4,5 euro.