Futbola

Altsasuk ezin izan zuen Itaroa Huarte gainditu

Guaixe 2023ko aza. 7a, 10:20

Preferente mailako zortzigarren jardunaldiak ez du punturik utzi

Preferente mailako zortzigarren jardunaldian Altsasuk Itaroa Huarte B taldea izan zuen aurkari Uharte Iruñean jokatutako partidan. Lehen zatian bi taldeak nor baino nor lehiatu ziren. Saiakerak bai, baina baloia ez zen inoren atean sartu, 46. minutuan Martin Kamburovek Altsasuko atea zulatu arte. Partidari buelta ematen saiatu zen Altsasu, baina ez zen modurik egon. Azkeneko 10 minutuetan, gainera, beste bi gol sartu zituen Itaroa Huartek, eta 0 eta 3 galduta itzuli zen Altsasu. Aste gogorra izan da Altsasurendako, Etxarriren kontra galdu eta gero Nafarroako Kopatik kanpo geratu delako, eta ligan ere galdu duelako. Altxatzea, ez dago besterik. 

Preferente mailako lehen multzoko liderra Valle de Egües B taldea da (18 puntu). Altsasu seigarren postura jaitsi da (15 puntu). Hain zuzen ere, azaroaren 12an, igandea, 17:45ean, Altsasuk Valle de Egües B liderra izango du aurkari, Sarrigurenen.