Futbola

Oteitzatik saririk gabe itzuli zen Altsasu

Guaixe 2023ko aza. 7a, 10:50

Emakumeen Preferente mailako zazpigarren jardunaldian Altsasuk ez du punturik lortu

Emakumeen Preferente mailan zazpigarren jardunaldian, Oteitzan jokatutako partidan Altsasuk Idoya izan zuen aurkari. Partidaren lehen ordu erdian bi taldeak paretsu ibili ziren, baina 32. minutuan Idoyak lehen gola sartu zuen, eta atsedena baino lehen bigarrena. Bigarren zatian partidari buelta emateko asmoarekin zelairatu ziren altsasuarrak, baina ez zen modurik egon. Gainera, Idoyak beste hiru aldiz zulatu zuen altsasuarren atea. Horrela, 5 eta 0 galduta itzuli ziren altsasuarrak Oteitzatik. 

Emakumeen Preferente mailan ez da aldaketarik egon eta Tudelanok jarraitzen du lider (17 puntu). Altsasu azkena da sailkapenean (jpuntu 1). Azaroaren 12an, igandea, Altsasuk sailkapenean zazpigarren den Universidad de Navarra izango du aurkari, 18:15ean, Iruñean.