Sare sozialetako indarkeria identifikatuz

Guaixe 2023ko aza. 7a, 12:25

Azaroaren 10ean, ostirala, Azaroaren 25aren harira Altsasu Udaleko Berdintasun zerbitzuak antolatutako egitarauaren barruan, 'Indarkeria matxista sare sozialetan' hitzaldia izanen da Gazte agendaren baitan.

Emakumeen aurkako indarkeria eta indarkeria matxista egunerkotasuneko eta oso barneratuta dauden jokamoldekin "betikotzen" da, eta indarkeria matxista hori hainbat modutan ematen da, tartean sare sozialetan. Azaroaren 25aren Emakumeen aurkako indarkeriaren kontrako nazioarteko egunaren harira Altsasuko Udaleko Berdintasun zerbitzuak antolatutako egitarauaren eta udaleko Gazteriaren zerbitzuko gazte agendaren barruan, azaroaren 10ean, ostirala, 18:00etan, Iortia kultur gunean, Indarkeria matxista sare sozialetan hitzaldia antolatu dute. Berhezi elkarteak emanen du hitzaldia, gaztelaniaz, doan.